Behobide eta Sagarzazu garaile
Giro ezin hobean igaro zen BATek larunbatean antolatutako Guadalupeko XLIII. Igoera.
Guadalupeko Igoera lasterketa klasiko bat da Hondarribiko jaien atarian eta aurtengoarekin dagoeneko 43 edizio bete dira. Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) antolatzen du lehiaketa eta aurten ere, aurrekoetan bezalaxe, giro ezin hobean igaro da. 200 lagunek baino gehiagok parte hartu dute eta horien guztien artean, Claudia Behobidek eta Ander Sagarzazuk jantzi dituzte txapela irabazleak, 21:03 eta 16:44 denborekin hurrenez hurren.
Bestalde, txikiei zuzendutako lasterketa ere egin zuten harresian, konkretuki Gernikako Arbolan. 163 umeren parte hartzea izan zuen ekitaldiak eta askaria jaso zuten korrika egin ondoren.