4.500 euro jaietako 1900eko kartela eskuratzeko
Zezenketak iragartzen ditu eta 2,66 metroko luzera eta metro bateko zabalera dauka.
Hondarribiko Udal Artxibategiak 1900. urteko jaietako kartela erosi duela jakitera eman du tokiko gobernuak gaur goizean. «Interes handikoa» dela erabakita 4.500 euroan eskuratu dute 2,66 metroko luzera eta metro bateko zabalera duen kartela. Bertan, zezenketak iragartzen dira.
Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak azaldutakoaren arabera, Santa Maria atearen eskuineko aldean jartzen zen jaiak iragartzeko kartela. Horren kopia txikia Arma Plaza Informazio eta Kultur zentroaren bigarren solairuan ikusgai jarriko dute alardeko atxeroen erakusketarekin batera.