Teresa Errandonea, Espainiako txapeldun
100 metro hesietan Espainiako txapeldun izendatu dute irundarra, 13.42-ko marka egin ostean.
2018-2019 pistako denboraldiari amaiera eman berri diote Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariek. Espainiako Txapelketa Absolutua jokatu berri dute Alacanten, primerako emaitzekin gainera. Teresa Errandonea 100 metro hesietan Espainiako txapeldun izendatu dute, finalean 13.42-ko marka lortu ostean (bigarren sailkatua baino segundo erdi lehenago iritsi da helmugara).
Bestalde, Clara Viñarasek laugarren postua eskuratu du, 3000 metro oztopoak proban hain zuzen ere. Mikel Camponek berriz, bederatzigarren postuarekin konformatu behar izan du. Amaitzeko, Malen Martinezek 16. postua lortu du 100 metro hesietan, 14.90 markarekin.
BATeko lau kirolarien emaitzak kontuan hartuta, taldekako hogeigarren postuan sailkatu dira.
Guadalupe Igoera, arrakastatsua
Atletismoak ez du etenik izan asteburuan. Txapelketa ofizialez gain, 43. Guadalupe Igoera egin zuten joan den larunbatean (abuztuak 31). Orotara, 232 lasterkarik hartu zuten parte. Guzti horietatik, lehena helmugara iristen Ander Sagarzazu (Donostia) izan da. Haren atzetik Hossain Kaanache oriotarra eta Raul Gomez Margallo sailkatu dira.
Emakumezkoen kategorian aldiz, garailea Claudia Behobide izan da. Zilarrezkoa Olatz Zabalak eskuratu du, eta brontzezkoa Monica Telletxeak.