Freestyle saltoak biharko atzeratu dituzte

Maikel Melero pilotuaren zerurainoko saltoak
Eguraldia medio, bertan behera gelditu zen atzo Maikel Melero eta Greg Rowbottom pilotuek eskaini beharreko ikuskizuna. Hala ere, bihar egingo dutela jakinarazi dute udaletik, 17:00etan abiatuta, aurreikusitako leku berean.
Horrez gain, Molto motor lasterketa egingo dute han bertan ikuskizuna garatu bitartean. Lau urte arteko haurrek izena eman ahal izango dute, 16:00etatik aurrera.