«Irun estrategikoa zen»
1936ko abuztuaren 27tik irailaren 4era milaka boluntariok faxistei aurre egin zieten Irunen. Kepa Ordoki elkarteak informazio bilketa sakona egin du, orduan gertatutakoa ahaztu ez dadin.
Duela 83 urte 1936ko Gerrak Bidasoa inguratu zuen, nolakoa izan zen Irungo gudua?
Hitz gutxitan, Irungo borroka estrategikoa izan zen. Ez gara jabetzen garai batean mugek zuten garrantziaz. Faxistek ezinbestekotzat zuten Irun hartzea, batez ere, Euskal Herri eta Kantauri isurialdeko defendatzaileak isolatzeko, baita Pirinioak kontrol-pean izateko ere. Are gehiago. Gerra bukatu arte, faxisten mugaz gaindiko kontrol guztia Irundik egin zen, Kataluniako muga kontrolak, errepublikarren esku baitzeuden. Irun hartu zutenetik, gainera, isolaturik zegoen iparraldeko zonalde errepublikarrak nazioarteko laguntza jasotzeko aukera galdu zuen.
Gertakari odoltsu eta mingarria izanda, nahikoa oroitzen dela uste duzu?
Gure iritziz ez, hori dela-eta sor-tu dugu elkarte memorialista hau. Gertatu zena azaleratu nahi dugu, biktimei aurpegia jartzeko eta askatasun, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu zuten guztiei esker ona adierazteko.
Bidasoan, memoria historiko-ari dagokionez, gabeziak daude-la iruditzen zaigu, eta urte horietan emandako gertakariak ahaz ez daitezen lan egingo dugu.
Faxistak 1936ko irailean altxatu ziren, nolakoak izan ziren gerrako lehen aste horiek Irun eta inguruko bailaretan?
Estatu kolpe saiakera eman zen egunean, Elitxu auzoko jaiak ospatzen ziren Irunen. Ordurako urduritasuna agerikoa zen kaleetan eta altxamenduaren berri izan zutenean, jendearen izaera zeharo aldatu zen. Berehala ekin zioten lurraldearen unean uneko defentsa antolatzeari; gudari eta milizianoak, alderdi eta ideologiaren arabera antolatu ziren eta ahalik eta arma gehien bildu zituzten; ehizan aritzeko eskopetak ziren gehienak. Gainera, aipatu beharra dago atzerritik iritsitako hainbat boluntario internazionalista, Irungo defentsan aritu zirela. Defendatzaileek harturiko lehen neurria, Endarlatzako zubia botatzea izan zen, Nafarroatik zetozen tropei bidea eteteko. Donostian, gainera, miliziano eta herritarrek fa-xistei aurre egin eta Loiolako kuartela hartzea lortu zuten.
«18 lagun fusilatu zituzten Pikoketan,tartean adin gabeko bi neskato»
Dena dela, talkarik gogorrenak Pikoketako bataila eta bertan emandako fusilaketekin hasi ziren. Pagogaina, Erlaitz, Aiako Harria eta Pikoketako gainek osatutako mendilerroa kontrolpean izatea beharrezkoa zen, bailarara jaitsi ahal izateko. Pikoketa da lerro hartan aurreratuena eta faxistek hartu zuten lehena izan zen. Guztira 18 lagun fu-silatu zituzten, tartean adingabeko bi neskato, eta gehienak militante komunistak ziren. Fusilaketen berri izan bezain laster,etsaiaren bortizkeriaz jabetu zen populazioa.
Hainbat astez eutsi arren, atzera egin behar izan zuten. Zer gertatu zen?
Pikoketa galdu ostean, mendilerroko bestea gainak banan-banan galdu ziren. San Martzial gotorlekuaren inguruan borrokak luze eta gogor iraun zuen, baina hura ere utzi behar izan zuten. Apurka-apurka, hiria inguratuz joan ziren, Gaintxurizketa eta Arkale ere hartu baitzituzten. Cervera gerra ontziak, gainera, itsasoko irteera blokatu zuen, eta noizean behin, hegazkinek hiria bonbardatzen zuten.
Defendatzaileek ez zuten aukera handirik izan, baina haien grina eta ausardia oso nabarmentzekoa da. Baliabiderik gabe eta entrenamendu eskasarekin, ia hilabetez eutsi zuten.
Zenbateko garrantzia izan zuen Irungo erorialdiak eta zeintzuk izan ziren horren ondorioak?
Irungo erorialdia, frankisten abiapuntua izan zen errepublikaren aldeko indarrak isolatzeko. Lehen eraso handia Donostiaren kontrakoa izan balitz eta bertan eutsi izan balute, agian erresistentziak luzeago iraungo zuen. Irunekin batera, Donostia eta Gipuzkoa galdu ziren eta. Auskalo, Gaintxurizketa irekita mantendu izan balitz, Frantziatik laguntza jasotzeko aukera izango zuten. Argi geratu zen Irun eta Bidasoan agintzea ikaragarrizko garrantzia zuela.
Ezin da ahaztu gainera Bigarren Mundu Gerran Irunek kokaleku estrategikoa izaten jarrai-tu zuela, kasu honetan espioitza jokoak zirela eta. Gobernu frankistak Gestapo eta SSekin zituen informazio trukeak eta harremanak, Irungo komandantziatik egiten ziren esaterako. Gerra bukatu bazen ere, Irun ez zen edonolako hiria.
Defendatzaile gehienak herritar xumeak ziren.
Egia esan nahiko jende arrunta zen. Kepa Ordoki bera, igeltseroa zen, baina gertatutakoaz jabetu zenean, zerbait egin behar zuela erabaki zuen. Irun defendatzen hasi eta Gernika batailoiaren komandante izaten bukatu zuen. Marcelo Usabiaga ikasle soila zen Irun defendatu behar izan zuenean, eta gerra ostean erbestean ibili zen Maki gerrillari gisa.
«Defendatzaileak pertsona arruntak ziren. Kepa Ordoki bera igeltseroa zen»
Gure inguruan militar ikasketak eginda zituen bakarra, Kandido Saseta Euzko Gudarosteko komandante hondarribiarra izan zen. Berak ez zuen Irungo batailan parte hartu, baina garrantzia handia izan zuen frontea egonkortzen eta gudarostea sortzerakoan. Kandido Saseta historiak behar bezala oroitu ez duen pertsona horietako bat da.
Aurkariak gertu zituzten ezta?
Nafarroatik errekete karlista ugari iritsi ziren, baina argi utzi behar da, hona iritsi bezain laster Bidasoaldeko familia tradizionalisten babesa jaso zutela. Gerora, haiek ordezkatuko zuten eskualdeko botere politikoa frankismoak iraun bitartean.
Hau da, faxista eta karlistek Irun okupatu zuten, bai, baina bertako hainbat biztanle zain zituzten eta laguntzeko prest zeu-den. 1936an boterean izan ez arren, tradizionalistek ordezkaritza zuten Irungo Udalbatzan.
Ospakizunik egin zen?
Bai. Garaiko egunkarien arabera, 1936ko irailaren bukaeran,meza erraldoia antolatu zen. Irungo Gal estadioan. Bertan izan ziren Hondarribia eta Irungo udalbatzak, eskualdean geratzen ziren tropek desfilea egin zuten eta harmailetan jendea egon bazegoen. Egun hartan,gainera, harrigarria badirudi ere,Irun eta Hondarribiko udal gobernu frankistek, bi herriak Nafarroari batzea eskatu zuten.Ezin da ahaztu, erreketeek Irungo udaletxean jarri zuten lehen bandera Nafarroakoa izan zela.
Falangeak antolatutako desfileen testigantza grafikoa ere badugu.
Zer gertatu zen, ordea, Bidasoaren beste aldera ihes egin zuten milaka pertsonekin?
Ihesbide nagusia Irungo Santiago zubia izan zen, edota Hondarribiatik, txalupaz. Hendaiatik Baionara jotzen zuten gehienek eta handik Kataluniara, hori zen erbesteratzeko biderik ohikoena.
«Erreketeek Irungo udaletxean jarri zuten lehen bandera, Nafarra izan zen»
Kataluniako erakundeek mi-laka errefuxiatu hartu zituzten Montjuic estadioan gerran zehar, eta gaur egun badakigu lehen errefuxiatuak Gipuzkoa iparralde eta Bidasokoak zirela. Hemendik ihes egindakoei emandako harrera beroagatik aitorpena merezi du Kataluniak.
Zer ziren Irungo atxilotze guneak?
Gerraren ostean errefuxiatu asko etxera itzultzen saiatu ziren, ordurako frankistek komite bat ezarri zuten erbesteratuak kontrolpean izateko eta haien ideologia ezagutzeko. Frankistek mehatxutzat zituzten pertsonak Irungo espetxe eta hainbat atxilotze guneetara bidali zituzten. Behobiako Arozena Ardotegia edota Kaiola dantzaleku eta jatetxea, atxilotze gune garrantzitsuak izan ziren, eta Gal futbol zelaia kontzentrazio esparru gisa erabiltzen zuten. Badakigu,gainera, Hilaturas Ferroviarias izeneko fabrikan haurrak eta adinekoak bildu zituztela.
Velocidad Pequeña fabrika, bestalde, militar errepublikazaleak identifikatzeko gunea izan zen, bertan sailkatu eta beste atxilotze gune batzuetara bidaltzen zituzten, Miranda Ebrora adibidez. Gune hau da zutik geratzen den bakarra, baina Via Irun proiektuaren ondorioz, botatzea aurreikusi dute. Gu horren kontra gaude, eraikina zaharberritu eta erabilera ematearen alde gaude. Alemanian edota Polonian pentsaezina litzateke kontzentrazio gune bat botatzea.
Hilaren 15ean 1936ko Gerran eta frankismoaren lehen aroan errepresioa jasan zuten 173emakume omendu zenituzten Pikoketan. Memoria historikoa memoria kolektibo bihurtzea garrantzitsua da?
Lan zaila eta luzea izan arren, merezi du gertatukoa ikertu eta oroitzea. Atxilotze guneen historia, adibidez, nahiko ezezaguna da eta gertatukoak zabaldu ezean, ahaztuko dira.
«Alemanian pentsaezina litzateke kontzentrazio gune bat botatzea»
Errepresioa jasan zuten emakume horien berri izateko, artxiboetara jo dugu, liburuak eta doktore tesiak ikertu eta hainbat elkarrizketa egin ditugu. Guk gertakari jakin batzuen inguruko informazioa bildu eta hedatu dugu besterik ez, memoria historikoa modu lausoagoan gizarteratzeko asmoz.
Lan horri esker badakigu ema-kume ugari Saturraraneko espetxera bidali zituztela, beste batzuk Galdames itsasontzian itxi zituztela, pare bat fusilatu zituztela, edota beste askok erakunde eta gizarte frankistaren bazterkeria soziala pairatu zutela.
Garrantzitsuena, hemen benetan gertatukoa oroitzea da. Ez zen anaien arteko gerra bat izan,askok dioten bezala. 1936koekainean emandakoa Espainiako militarrek egindako estatu kolpe antolatua izan zen. Egun batetik bestera gizarte eredua goitik behera aldatu zuten, moral berri bat ezarri eta hiritar askoren bizimodua aldatu zuten.Estatu kolpe horren ondorioak pairatzen jarraitzen dugu gaur egun.
AZKEN DEFENTSA BIDASOA ETA OARSOALDEAN
- Irun
San Martzial mendia galdu ostean, Irun babesik gabe geratu zen, faxistek inguruko gaina guztiak kontrolpean zituztelako. Irailaren 3an milizianoek azken kontra eraso saiakera egin zuten. Egun berdinean, Irun ebakuatzen hasi ziren, ehunka pertsonek Hendaia eta Donostiarantz jo behar izan zuten.
Irailaren 4ean zenbait milizianok hiriari su eman zioten ihesean ari zirela. Sute hark liskarrak eragin zituen ezkertiar eta abertzaleen artean. Irailaren 5ean faxisten tropek Irun okupatu zuten.
- Hondarribia
Irunen bezala,Fronte Popularreko agintariek herriaren ebakuazioa agindu zuten irailaren 4ean. Hurrengo egunean, Guadalupeko gotorlekuan preso ziren 156 lagun ihes egin eta Hondarribira joan ziren. Irailaren 6an, Hondarribia okupatu eta jarraian, borrokak eman ziren Guadalupe gotorlekuaren inguruan. Bertan ziren200 milizianoek, Jaizkibelgo errepidetik ihes egin zuten Lezo eta Errenteriarantz.
- Errenteria-Orereta
Borrokak uste baino bortitzagoak izan ziren, bereziki uztaila amaieran. Faxistek Oiartzun gerra hasieratik okupatuta zuten, hortaz, Errenteria, Donostia eta Bidasoaldearen arteko lotura zen. Milizianoek defentsari eutsi zioten, eta Loiolako militarrek amore eman zutenean, erasoak baretu ziren.
Irun erori ostean, Errenteriak ekialdetik zetozen tropei aurre egin behar izan zien. Donostia inguratzen ari zirelarik, defendatzaileek Errenteriatik alde egin behar izan zuten. Irailaren13an okupatu zuten faxistek, borrokarik egin gabe.
- Pasaia eta Lezo
Irun erori eta berehala, defentsan ari zirenak Jaizkibel, eta San Marko zein Txoritokietako gotorlekuen arteko lerroa osatzen ahalegindu ziren, baina ez zuten arrakastarik izan. Pasaitar famili ugarik Bilbora itsasontziz ihes egin behar izan zuten. Herriaren defentsa bideraezina zelakoan, borrokarik egin gabe utzi zen. Lezon,irailaren 13an sartu ziren erreketeak Becerra komandantea buru zutela. Sarraskia eragin zuten herrian.