Bi traineruak Kontxara, 50. urteurrena ospatzeko
Mutilak laugarren postua lortu dute sailkapen estropadan, lehenengoagatik hurbil. Neskek, berriz, sartzeko helburua lortu dute.
Hondarribiko bi traineruk parte dute Kontxako sailkatze estropadan, eta biek lortu dute Kontxan egoteko txartela. Arraun elkartea sortu zenetik 50 urte pasatu dira, eta ospatzeko modu polita da.
Neskak bosgarren postuan sailkatu dira, diferentzia handiak atera dituen Oriorengandik ia minutu erdira. Nerea Perez patroi duten arraunlariak Kontxan izango dira, meritu osoarekin. 11:42.70 izan da markatu duten denbora.
Ioseba Amonarrizek gidatutakoa traineruak, berriz, marka txukuna egin du. Laugarren sailkatu dira, arratsaldeko sorpresa izan den Ondarroarengandik bederatzi segundora.
Helburuak, beteta
Estropada bukatuta, Frantxis Gonzalez-Etxabarri klubaren ordezkariak adierazpenak egin dizkio ETBri. “Egun biribila izan da, pozik egoteko modukoa”, ospatu du. Neskek erronka gogorra zutela sartzearekin. Mutilek ahalik eta aurreratuen egoteko esperantza zutela esan du, eta datozen bi igandeetan edozein arerio izango dela gogorra.
Ea klub berdeak modu onenean ospatzen dituen bere urrezko ezteiak.