Gaur egun handia da 'Barriotxino'-an
Atzotik Madaleneko jaiak ospatzen ari dira auzoan.
Madalen Eguna da gaur. Euskal Herriko beste leku askotan bezala, Hondarribiko Barriotxino-an ere jai eguna da uztailaren 22a.
Atzotik Madalen auzoko jaiak ospatzen ari dira Portuan. Gaur dute jaietako bigarren eta azken eguna. Festa laburrak dira, baina sekulako giroa sortzen dutenak.
Atzo arratsaldean bota zuten txupina, eta Ama Guadalupekoa Judo Taldeko ikasleen erakustaldiaz gozatu zuten auzotarrek. Gaur, Madalen Eguna da, eta ohi bezala ospatuko dute, dena emanda.
Auzokoek bakarrik ez, Hondarribia osotik iritsitako haur eta helduek gozatuko dute arratsaldeko planaz. Beroa iragarri dute, baina bustitzeko aukerarik ez da faltako.
Madalen Eguna. Egitaraua
- 08:00. Dultzaineroak.
- 11:00. Meza, Portuko elizan.
- 16:30. Buruhandiak.
- 17:00. Haur jolasak.
- 20:00. Txokolatada.
- 22:00. DJa.
- 00:00. Zezen suzkoa.