[GALERIA] Presoen aldeko itzuliaren geltoki izan da Irun
Gaur hasi dute Sareren Orain Presoak bizikleta itzulia. Luhusun (Lapurdi) eman diote hasiera, eta bide luzean Irungo Ficoban geldialditxoa egin dute txirrindulariek.
Gaur hasi dute Sareren Orain Presoak bizikleta itzulia. Luhusun (Lapurdi) eman diote hasiera, eta ttipi-ttapa ttipi-tappa Irunerako bidea hartu dute hamarka txirrindularik. Eguerdi aldera iritsi dira Ficoba ingurura (13:30ean). Sabelak ondo bete ostean, berriz ere bideari ekin diote, Lezora zehazki. Gernikan (Bizkaia) amaituko dute itzulia, etzi (hilak 21).
Hona, Irungo geldialditxoan HITZAk bildu duen irudi sorta: