Frantziako poliziak bi emakume "ilegalki eta arbitrarioki" kanporatu dituela salatu dute
SOS Arrazakeriak elkarteak salatu berri duenez, Hendaiako Erretentzio Zentroan giltzaperatuta zeuden Nigeriako bi emakume Irunen kanporatu dituzte.
SOS Arrazakeriak elkarteak salatu berri duenez, poliziak frantsesak Hendaiako Erretentzio Zentroan giltzaperatuta zeuden Nigeriako bi emakume Hendaiatik kanporatu ditu. Migratzaile eta errefuxiatuei babesa ematen dien CIMADE elkartetik diote mugaren beste aldean utzi dituztela. “Aspalditik salatzen ari garen praktika ilegalaren beste adibide bat da”.
Bi emakumeak sexu esplotazio salerosketa baten biktimak omen zirela nabarmendu dute elkartetik, eta CIMADE elkartearen eskutik laguntza jasotzen ari zirela. Gainera, Baionako epaileak haien askatasuna agindu zuela gogoratu dute.
Egoera honen aurrean, SOS Arrazakeria Gipuzkoak zenbait kontu argitu nahi izan dituzte:
- Frantziako erakundeek egindako salaketari atxiki dira, “kanporaketa ilegal eta arbitrario hau gogor salatuta”.
- Barne Ministroari “eskubideen urraketa honen aurrean erantzun bat ematea” exijitu diote, bereziki, “gertaera hauek Frantziako autoritateen aurrean salatzea”.
- Gipuzkoako Gobernuaren azpiordezkaritzak publikoki mugaren bi aldeetako erakundeei kanporaketaren inguruko informazioa helaraztea ere eskatu dute. Espainiako poliziak bi emakumeak jaso edota asistentziarik jaso zuten ikertu nahi dute.