53. jaitsiera, Borja Estonba eta Oihan Sayar irundarrentzat
Norbanakoen garaipenez gain, taldekako sailkapenean ere lehen postua eskuratu du Irungo Santiagotarrak taldeak.
Borja Estonba eta Oihan Sayar irundarrek irabazi dute Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko 53. Jaitsiera. 250dik gora kirolari lehiatu dira asteburuan Bidasoa ibaiko uretan, Santiagotarrak taldeak antolatutako proba klasikoan. Norbanakoen garaipenez gain, taldekako sailkapenean ere lehen postua eskuratu du Irungo taldeak.
Estonba eta Sayarrez gain, Jon Morenok K1 absolutuan ere lehen postuan sailkatzea lortu du. Hark bezala, Roberto Rivasek ere garaipena eskuratu du, C1 modalitatean hain zuzen ere.
Txapelketaz gain, III. Jaitsiera Herrikoia ere egin zuten larunbatean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 50 ontzi baino gehiagok hartu zuten parte.