Larunbatean ekingo diote bosgarren Girabirari
Argazkilaritzari lotutako jardunaldi berezia egingo dute Anakako Soroxarta parkean.
Irungo Udaleko Kultura sailak bosgarren Girabira egitasmoa aurkeztu berri du. Txikis del Bidasoa eta Ezmugak kolektiboekin elkarlanean, datorren larunbatean (hilak 20) hiriko parte eta kaleak musika eta jarduera ugariz beteko dituzte; beste urte batez, kultura kalera aterako dute.
Orotara, lau jardunaldi tematiko prestatu dituzte aurten. Lehena larunbatekoa da, baina udan zehar beste hiru egingo dituztela jakinarazi dute. Hala, larunbatekoa argazkilaritzaren inguruko jardunaldia izango da, Anakako Soroxarta parkean; bigarrena, abuztuan 9an egingo dute Alai Txokon; hirugarrena irailaren 15ean Gain Ganeanen, eta laugarren eta azkena urriaren 6an Mendibilen.
18:00etan ekingo diote larunbatekoari. Bertan, Nagore Legarretak gidatutako tailer batean parte hartzeko aukera izango dute gaztetxoek. Gainera, argazkilaritza rally bat ere egongo dute. Horretarako, sakelako telefonoa edo argazki kamera behar da. 19:30ea, Pauline et Juliette taldeak folk musikaz beteko du Soroxarta. 21:00eta, Sadaya DJak lekukoa hartuko die.
Girabira edizio guztietan bezala, mantak, aulkiak eta janaria eramateko deia egin dute udaletik. Halere, Sargia tabernaren eskutik, txosna moduko bat egongo da.