Gizon bat atxilotu dute Irunen, laban batekin eraso egiteagatik
Luis Mariano kalean hiru laguni eraso egin diela ondorioztatu du Ertzaintzaren ikerketak.
Segurtasun sailak jakinarazi berri duenez, gaur gauean 24 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen, laban batekin bi lagunei eraso egitea egotzita. Eraso horrez gain, beste herritar bati kolpe bat eman diola ondorioztatu du Ertzaintzaren ikerketak.
Luis Mariano kalean gertatu dira erasoak; Segurtasun sailaren arabera, zaurituak dagoeneko artatuak izan dira hiriko osasun zentroetan. Erasotzailea dagoeneko epailearen esku utzi dute.