EH Bilduk bat egin du Sustraiaren deialdiarekin
Enrique Lekuona omenduko dute bere heriotzaren bigarren urteurrenean.
Sustraia taldeak Enrique Lekuona omentzeko gaurko egin duen deialdiarekin bat egin du Hondarribiko EH Bilduk. 12:00etan egingo dute omenaldia, Mariñel barkuaren ondoan.
“Ezagutzeko zoriona izan genuenok, itsaso sakonean murgiltzen gaituen bere begirada infinitua dugu gogoan, bihotzean; gainerakoek, bere lanen emaitzaz goza dezakezue non nahi erreparatu ezkero”, adierazi du koalizioak.