Sei domina Espainiako Esprint Txapelketan
Santiagotarrakeko palistek banaka lortutako emaitzak kontuan hartuta, taldekako sailkapenean 21. postuan amaitu dute txapelketa (80 talde partaidetatik).
Santiagotarrak taldeko pista sekzioak asteburu oparoa izan du. 23 urte azpikoen, junior zein seniorren Espainiako Esprint Txapelketa jokatu dute Irungo palistek, K-1, K-2 eta K-4 modalitatetan (200, 500 eta 1.00 metroko distantziak zeharkatu dituzte).
Aitor Gorrotxategik zilarrezko domina eskuratu du K1 senior absolutuan (1.000 m). Emaitza horrekin, 23 urte azpikoen Espainiako Txapeldun izendatu dute. Nerea Garciak ere primerako txapelketa izan du K1 (200 m) modalitatean. Orotara, lau domina irabazi ditu irundarrak. Intza Mendez juniorrak berriz, K1-ean (100 metroko proban) finalera pasatzea lortu arren, bosgarren postuarekin konformatu behar izan du. Hala, guztien emaitzak kontuan hartuta, taldekako sailkapenean 21. postuan amaitu dute txapelketa (80 talde partaidetatik).
Telmo Fernandez, Europara
Txekiar Errepublikarako bidea hartuko du Santiagotarrakeko Telmo Fernandezek datozen egunotan. David Darnerekin batera 23 urte azpikoen K2 (1000 m-ko proban) modalitatean parte hartzeko txartela eskuratu du, Europako Esprint Txapelketan lehiatuko da.