Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsiera klasikoa, hilaren 13an
Santiagotarrak kirol elkartearen urteko probarik handiena motorrak berotzen hasi da. LIII. Nazioartekoaz gain, hirugarren urtez jarraian, herri jaitsiera egingo dute.
Santiagotarrak kirol elkartearen urteko probarik handiena motorrak berotzen hasi da. Hurrengo larunbatean (hilak 13), Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsiera egingo dute, LIII.ena zehazki. Gainera, hirugarren urtez jarraian, herri jaitsiera antolatu dute.
Iaz izan zuen arrakastak bultzatuta antolatu dute hirugarrenez jarraian proba herrikoia. “Kirol lehia izaera ez duen jaitsiera bat da, piraguismoaren bitartez naturaz gozatu nahi duen orori zuzendua, maila edozein izaki”, diote antolatzaileek. Herri jaitsiera 16:40an abiatuko da San Migueletik, eta Santiagotarraken instalazioetan bukatuko dute.
10 euroren truke, klubak piragua bikoitzak edo banakakoak utzi dizkie partaideei, baita ere gainontzeko ekipamendu guztia. Era berean, 7 euroan bazkariko txartelak salgai egongo dira. Arratsaldean berriz, festak jarraituko du. Izen emateak, 943 632 056 telefono zenbakira deituta edota helbide honetara idatzita egin daitezke.