Menchu Gal artista irundarraren lanak, kalera
Artistaren jaiotzaren mendeurrenaren harira, irundarrak sortutako eskala handiko zortzi koadro jarri dituzte hiriko zenbait gunetan.
Menchul Gal artista irundarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko beste egitasmo bat abiarazi du udalak. Irundarrak sortutako eskala handiko zortzi koadro jarri dituzte dagoeneko hiriko zenbait gunetan, gaur Jose Antonio Santano alkateak eta Kultura saileko ordezkari Juncal Eizaguirrek jakinarazi duten bezala.
Euskarri bikoitza duen lau panel handi jarri dituzte; bakoitzak 300 x 200 x 50 zentimetroko tamaina du. Egitasmoaren helburua Galen lana gertutik ezagutzea da, eta irundarrekin zein bisitariekin lotura berezi bat sortzea. Obrak, Genaro Etxeandian, Pio XII plazan, ALberto Anguera plazan eta Luis Marianon ikusgai izango dira.
Era berean, mendeurrena biribiltzeko ekitaldi gehiago egingo dituztela jakinarazi dute gaurko agerraldian. Guzti horien artean, nabarmentzekoa da urriaren 11tik urtarrilaren 19ra bitarte irekiko duten erakusketa berezia.