Bidasoa, azken urtean langabezia gutxien jaitsi den Gipuzkoako eskualdea
Bidasoa da Gipuzkoan langabezia tasarik handiena duen eskualdea. Gainera, azken urtean tasa gutxien jaitsi den eremua da.
Maiatzetik ekainera, 173 langabe gutxiago zeuden Irunen eta Hondarribian. 2018ko ekainaren azken egunetik, 2019kora, aldiz, bi herrietako langabeen kopurua 176tan jaitsi egin da. Hau da, hilabete batean, urte osoko jaitsiera eman da ia (beste hilabeteetako gorabeherak kontuan hartu gabe). Eta maiatzetik ekainerako langabezia beheraldi horretan, Hondarribiak 17 langabe gutxiago zenbatu ditu, eta Irunek 156: litekeena da, zerbitzuen eta ostalaritza guneen beharrek eragin izatea azken hilabeteko langabeziaren jaitsieran. Azken urtean, baina, Gipuzkoako eskualdeen artetik, Bidasoa da langabezia gutxian jaitsi den eskualdea, -%4,48.
Tasari begiratuz, Hondarribiko eta Irungo langabezia tasa orokorra ekaineko azken egunean, %10,1ekoa da: %11,1ekoa Irunen, %6,7koa Hondarribian. Gipuzkoako batezbestekoa %8,3koa da; eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoa batuta %10,4koa. Hau da, Bidasoa, EAEko eskualdeetako langabezia tasaren mediatik pixkat beherago dago, baina Gipuzkoakotik ia bi puntu gorago. Horrela, ekainaren bukaeran 3.205 irundar zeuden Lanbiden izena emanda, eta 540 hondarribiar.
Gipuzkoan, langabezia tasa handiena duen eskualdea da Irun eta Hondarribia batzen dituena, %10,1ekoa. Haren aurretik daude Deba Barrena (%10,06), Donostialdea (%8,45) eta Oarsoaldea (%8,23). Tasarik txikiena duena Urola Kosta da, %6,35ekin.
Ondoko zenbakiak Bidasoa Bizirik-ek bildu ditu, Lanbideren datuetan oinarrituta.