Dagoeneko 'Erosi eta ikasi' diru laguntza eska daiteke
Gaurtik irailaren 30era bitarte egin daiteke eskaera. Orotara, programarako 200.000 euroko inbertsioa egingo du udalak.
Gaurtik aurrera eska daitezke ‘Erosi eta ikasi’ diru laguntzak. Seigarrenez jarraian, eskolako materiala erosteko laguntza jasotzeko aukera izango dute Irungo familiek. Gaurtik irailaren 30era bitarte egin daiteke eskaera. Aurten, programarako 200.000 euroko inbertsioa egingo du udalak.
Udaleko Hezkuntza eta Gazteria sailak gogoratu du ezinbestekoa dela erosten den materialaren fakturak gordetzea. Diru laguntza, Irunen erroldatutako umeak dituzten familiei bideratuko da, zehazki, LH eta DBHn ikasten dutenei. Beti ere, Irungo dendetan edo ikastetxeetan erosi beharko da material guzti hori.
Ditu laguntzak errentaren araberakoak izango dira, hiru tarte banandu dituzte. Adingabe bakoitzeko diru laguntzak, 100, 75 eta 50 eurokoak izango dira. Eskaerak, HAZ bulegoan egin beharko dira (webgune honetan beharrezko dokumentazio guztia).