[Galeria] Baserritarren Egunean, sanmartzialak aurrera
Sanmartzialak azken egunean dira, Baserritarren Egunean. Urdanibia plazan ganaduak izan du protagonismoa, baita dantzak, musikak eta euskal giroak ere.
Alardearen egunaren ondoren, Baserritarren Eguna gaur sanmartzialetan. Euskal giroko eguna, eta epizentroa, Urdanibia plazaren ingurua. Ganadu feria eta lehiaketa egin dituzte bertan, hori espazio okupazio aldetik goizeko ekitaldi nagusiena. Baina horren inguruan izan dira musika, dantza, bertsolariak, herri kirolak… eta jaki eta edari goxoak.
Jaietako azken eguna izaki, indarrez justu irundarrak, jakinda, atzokoa izan zela jaietako egunik handiena. Neurri batean arraroa ere, atzo, igandea, izan zelako Irungo jaiegun nagusia, hortaz, gaur hiriko komertzioek eta lantegi askok ateak itxi egin dituzte, jaiegunaz gozatzeko. Gainera, Uranzu pilotaleku berritua ere inauguratu dute.
Arratsalde-gauari so eginez, nabarmentzekoak hauek:
- 18:00etan, Urdanibia plazan, Fandango eta Arin Arin Txapelketa nahiz erromeria Meakako Adixkideen eskutik.
- 18:00etan, Uranzu berrituan, pilotari profesionalen partidak (sarrerak agortu egin dira).
- 22:45ean, su artifizialak.
- 23:15ean, Zabaltza plazan, bakarrizketa jaialdia.
Ondokoak, goizeko giroko irudiak, Urdanibia plaza ingurukoak: