[Galeria] Alarde parekidea, jaiaren erdigunean eta gogoz
Alarde parekideko konpainiak Urdanibia plazan elkartzen hasi dira. Festarako prest dira, 10:20an egingo dute Arrankada San Martzial kalean.
10:20an da ateratzekoa Irungo alarde publikoa San Martzial kaletik gora. Orduan egingo dute Arrankada. Bien bitartean, alarde parekidea osatzen duten konpainiek norbere auzoan desfilea egin dute, ondoren Urdanibia plazan denak batu, eta alarde handirako prest izateko. Jaiaren zentroan izango dira berriz ere, parekide.
San Juan plazan egingo dute lehen geldialdia parekideko konpainiek. Han, burrunba, deskarga, hiriaren bandera ematea, errebista… Hau da, alardea ezaugarritzen duten ohiko elementuak. Eta ikusi beharko da nork egiten dion harrera udaletxean alarde ez baztertzaileari. Emakunderen, Arartekoaren eta bertan ohikoan izaten diren alderdi politikoek (EH Bildu, Elkarrekin Podemos, IU-Berdeak eta PSE-EEko kide batzuk) ez dute hutsik egingo. Iaz EAJko hainbat kide balkoian izan ziren. Aurten ez dirudi argazki hori asko aldatuko denik.
Bien bitartean, Alarde Tradizionalari harrera egin diotenak aurreko urteetako berberak izan dira.
Ondoko irudiak HITZAk goizean bildu dituenak dira, Alarde Parekideko hainbat konpainiarenak.