[BIDEOA] 21.a, inoizko jendetsuena
Argazki bidez egin duen bezalaxe, HITZAk alarde parekidearen goizeko desfile historikoa bideo batean ere laburbildu du.
Gaurkoa egun historikoa izan da Irungo alarde parekideko kideentzat. Inoizko igoerarik handiena izan dutela onartu du Maite Bergara jeneralak; 1.800 lagun inguru bildu dituzte 21.ean. Goiz-goizetik giroa ederra izan da, jendetzak San Martzial eta erdiguneko bestelako espaloiak bete ditu. Argazki bidez egin duen bezalaxe, HITZAk goizeko desfilea bideo batean laburbildu du. Hona bideoa osorik: