Santiagotarrakek bost ordezkari izango ditu Europako Maratoi Txapelketan
Jon Moreno eta Intza Mendez maratoilariak, eta esprintean adituak diren Aitor Gorrotxategi, Nerea Garcia eta Telmo Fernandezek Europarako txartela eskuratu dute.
Datozen asteotan, Santiagotarrak taldeko pistako sekzioak bost ordezkari izango ditu nazioarteko hitzorduetan. Jon Moreno eta Intza Mendez maratoilariak, eta esprintean adituak diren Aitor Gorrotxategi, Nerea Garcia eta Telmo Fernandezek eskuratu dute Europarako txartela.
Maratoilariek III. Espainiako Maratoi Kopa jokatu zuten joan den asteburuan Galizian. Gainera, Espainiako Federazioak Europako Txapelketa jokatuko duten kirolariak aukeratzeko proba ere izan zen. Morenok, 23 urte azpikoen kategorian, lasterketa bikaina egin zuen, eta lortutako bigarren postuarekin Europako txartela eskuratu du. Mendezek berriz, lehen postua eskuratuta jaso du txartela.
Europarako txartelez gain, bost dominarekin bueltatu dira Galiziako Maratoi Kopatik. Irene Gorrotxategik eta Ainhoa Elortegik (K2 kadetean) urrezko domina irabazi dute; Uxue Arsuaga, Eider Amundarain eta Maialen Arsuagak berriz, urre, zilar eta brontzezkoa zehazki.
Datorren larunbatean (hilak 29), taldeko gazteenek Zaragozako Mequinenza urtegira bideratuko dira, Infantil Promesen Espainiako Kopa jokatzeko.