Naroa Zubimendi eta Helene Sagarzazu, Espainiako txapeldun
Eskualdeko zortzi ontzi eta 21 arraunlari lehiatu dira Banyoles herriko uretan.
Asteburu oparoa izan du Santiagotarrakeko aulki mugikorreko taldeak Espainiako Txapelketan. Senior, jubenil eta kadeteen sekzioek lehia gogorra izan zuten Banyoles herriko uretan. Orotara, Irungo zortzi ontzi eta 21 arraunlarik hartu zuten parte.
Helene Sagarzazu eta Naroa Zubimendi lehenak izan dira kadete kategoriako lemazainik gabeko modalitatean, Espainiako Txapelketa eskuratuz. Aitzpea Gonzalezek ere emaitza ona eskuratu du, 23 urte azpiko skiff modalitatean hirugarren sailkatu ostean. Garazi Lasarte, Jessica Berra, Nerea Seijo eta Maialen Alcrortak ere brontzezko domina bana ekarri dute Irunera, scull absolutuko kategorian zehazki.
Denboraldian lortutako emaitzei esker, Aitzpea Gonzalez Espainiako Federazioak deitu du, 23 urte azpikoen Munduko Txapelketan parte hartzeko.