Orain Presoak bizikleta itzulia uztailaren 19an helduko da Oarso Bidasora
Lapurditik Irunen sartuko da, uztailaren 19ko 13:30ean. Lezon harrera egingo diote presoen eskubideen aldeko martxari, egun horretako 15:15ean.
Sarek, Orain Presoak dinamikaren barruan, Orain Presoak bizikleta itzulia antolatu du uztailaren 19tik 21era. Luhuson (Lapurdi) hasiko da itzulia eta Gernikan (Bizkaia) bukatuko da uztailaren 21ean. Oarso Bidasoa lehen etapan zeharkatuko du euskal presoen auzia konpontzeko bidean aurrera urratsa izan nahi duen martxa.
Hala, Lapurditik, Hendaiatik zehazki iritsiko da itzulia uztailaren 19an Irunera, 13:30ean izango da Ficoban. Han bazkaldu, eta 14:45ak aldera aterako dira Oarsoalderantz, Lezora 15:15ean iritsiko direlarik. Han harrera egingo diete Bekoerrota kiroldegiaren inguruan. Oarsoaldetik, Donostiarantz abiatuko dira elkartasun txirrindulariak, asmoa baita 15:45ean Ategorrietako gainean egotea, eta 16:15an Donostiako Katalunia plazan izatea atseden hartzeko.
Donostiatik, kostaldeko bidea jarraituz, Zarautzeraino iritsiko dira bizikleta itzulian dabiltzanak, 18:30ak aldera. 20:00etan afalduko dute.
Martxan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Hori egiterakoan ez da ordainketarik egin behar, bai ordea martxa bitartean: etapa bat egingo dutenek 20 euro ordaindu behar dituzte, hiruetarako prezioa 50 eurokoa da. Izena ematerakoan (behean dago esteka) hainbat datu zehaztu behar dira, adibidez, Luhusoko irteerara joateko autobusa hartu behar den, zein etapa egin nahi den (edo denak egin nahi diren), edo afaria eta lo egiteko lekua behar diren.