[GALERIA] Tio Teronen Semeek txiki utzi dute San Juan plaza
Jendetza bildu zen atzo 'FreshCool' emanaldia ikusteko. Euskal Herri osoan bezalaxe, dantza eta umorearen baturak arrakasta handia izan du Irunen ere.
Tio Teronen Semeei esker, arratsalde polit bezain dibertigarria pasa zuten atzo irundarrek. Barrea izan zen nagusi atzo arratsaldean Irungo San Juan plazan. Bertaratutako ehunka lagunen gozamenerako, Tio Teronen Semeek Freshcool ikuskizuna eskaini zuten. Euskal Herri osoan bezalaxe, dantza eta umorearen baturak arrakasta handia izan du Irunen ere.
Honakoak dira atzoko emanaldian bildutako irudiak:

