[GALERIA] Bidasoko erraldoi eta buruhandiek berriz ere hiria hartu dute
Atzo ere jendetzak jarraitu zuen Irungo bizilagun handienen desfilea. Bertan irudi sorta bildu zuen HITZAk.
Umeek -eta gurasoek noski- arratsalde ederra pasa zuten atzo. Bidasoaldeko Erraldoiak konpartsak berriz ere Irungo kaleak bereganatu ditu. Joan den igandetik, etxeko txikienak ia egunero buruhandien aurretik korrika eta saltoka ibili dira. Atzo ere jendetzak jarraitu zuen Irungo bizilagun handienen desfilea; ehunka lagunek Junkal plazatxoa eta ingurua lepo utzi zuten. Bertan izan zen HITZA, zenbait irudi polit bilduz. Hona, argazki sorta:

