Sexu askatasuna aldarrikatzeko oroimen ekitaldi berezia egingo dute
LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute. Ostiralean izango da, Udal Euskaltegiko lorategi ondoan.
Hilaren 28ko (ostirala) LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, oroimen ekitaldi bat antolatu dute Su Txikian elkarte feministak eta hiriko gay eta lesbiana aktibista batzuek. 18:00etan hasiko dute, Udal Euskaltegiko lorategi ondoan.
Aurten askatasun sexualarekin lotura zuzena duten “urteurren borobil dezente” ospatzen direla gogoratu dute feministek. Stonwelleko erreboltaren 50. urteurrena, Francisen hilketaren 40. urteurrena, eta baita ere Nazien kontzentrazio eremuetan orientazio sexualarengatik eraildakoak gogoratzeko baliatu nahi dute ostiralekoa. Irundar orori luzatu diote oroimen ekitaldian parte hartzeko gonbita.