'Udan gogoz' programak ekitaldiz beteko ditu hiriko gizarte zentroak
Uztaila eta abuztua bitarte, hiriko adinekoek dozenaka jarduera eta ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute, bereziki 60 urtetik gorakoek.
Martxan da beste urte batez ‘Udan Gogoz’ programa. Uztaila eta abuztua bitarte, hiriko adinekoek dozenaka jarduera eta ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute, bereziki 60 urtetik gorakoek. Gaur aurkeztu dute datozen hilabeteotarako antolatu dituzten ekitaldien berri Cristina Laborda Gizarte Ongizate saileko ordezkariak eta saileko teknikari Natalia Perezek.
San Miguel, Belaskoenea, Palmera Montero, Behobia eta Anaka-Puianako gizarte zentroetan egingo dituzte jarduerak. Hala, hiru ataletan banatu dituzte: arteterapia, antzerkia eta yoga. Izen emateak, gaurtik (hilak 24) ostiralera bitarte (hilak 28) egin beharko dira, zentroetan zehazki. Tailer bakoitzak, orotara, 15 plaza izango ditu.
Ordutegi guztien informazioa, Irungo Udalaren webgunean eskuragarri.