[GALERIA] Suarekin batera heldu da festa
Hasi dira San Pedro eta San Martzial jaiak. Atzo eman zieten irundarrek ongi etorri ofiziala hiriko jaiei, San Juan plazan egindako ohiko saio bereziarekin.
Atzo eman zieten irundarrek hasiera aurtengo San Pedro eta San Martzial jaiei. Ohitura den bezalaxe, erraldoi eta buruhandiekin batera milaka herritar heldu ziren San Juan plazara, prest Kemen Dantza Taldearen Aurreskuaz gozatzeko. Ondoren, jaien agur ofiziala egin zuten Realeko neskek. Zehazki, Leire Baños, Sara Olaizola eta Erkuden Lasa irundarrek topa berezia egin zuten Jose Antonio Santanorekin batera (Sandra Ramajok ez zuen bertaratzeko aukerarik izan). Eta gaua borobiltzeko, alkateak sua piztu zuen, astebete luzeko ospakizunei irteera emanez.
Hona atzoko jaien hasieran HITZAk bildutako irudiak: