"Oinarrizko aldarrikapenei bidezko erantzuna eman arte" kalera doaz pentsiodunak
Datorren astelehenean (hilak 24) manifestazioa egingo dute Irunen eskualdeko pentsiodunek, 12:00etatik aurrera.
Beste mobilizazio bat iragarri berri du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak. Datorren astelehenerako (hilak 24) manifestazioa antolatu dute; 12:00etan abiatuko dira San Juan plazatik. Colon pasealekua eta Luis Mariano zeharkatu ostean, berriz ere udaletxe aurrean amaituko dute manifestazioa.
“Gure oinarrizko aldarrikapenei bidezko erantzuna bitartean, Irungo pentsionistok presionatzen jarraituko dugu. Gobernuan dagoena dagoela, argi dugu pentsioak babestu behar ditugula!”, adierazi dute mugimenduko kideek. Azken urtean bezalaxe, honako aldarriekin hartuko dituzte Irungo kaleak:
- Pentsioen blindajea.
- Pentsiodunen erosahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa, pentsioak legez bermatzea.
- Duintasuna bermatzen dituzten pentsioak izatea (1080 euro).
- Jasangarritasun faktoreari ez.
- Emakume eta gizonen arteko pentsioen desberdintasunarekin amaitu.