Maite Vergara, Alarde Parekideko jeneral berria
Aurtengoan ez du parte hartzeko aukerarik izango Itoiz Martin Elizazu Jeneralak. Haren ordez, Maite Vergara Iraeta izan da hautatua. Gainera, Ramon Manterola izendatu berri dute komandante.
Jeneral berria izango du aurten alarde ez baztertzaileak. Aurtengoan ez du parte hartzeko aukerarik izango Itoiz Martin Elizazu Jeneralak. Haren ordez, Maite Vergara Iraeta izan da hautatua. Ekainaren 30ean, ondorengo laguntzaileak izango ditu Vergarak: Virginia Reguero Gomez artilleriako laguntzailea, Iulen Gateu Arrieta zaldunen laguntzailea, Itziar Ugarte Lopez infanteriaren laguntzailea, Arkaitz Martinez Echeverria jeneralaren laguntzaile berria eta Jon Indakoetxea Garcia oraginen kornettoa.
Bestalde, Ramon Manterola Otaegi izango da aurtengo alarde parekideko komandante berria. Hala izendatu berri dute Agintari Batzordeak eta Alarde Batzordeak. Manterolak 52 urte ditu, eta azken 19 urteetan hainbat postutan aritu da. Lehenik, soldadu bezala, gero zalditeriaren eskola gisa eta azken lau urteetan infanteriako estatu nagusi bezala.