Santiagotarrakeko infantilek hiru domina eskuratu dituzte Euskadiko Txapelketan
Pasa den asteburuan, Aulki Mugikorreko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten eskualdeko 20 arraunlarik. Bi urrezko eta zilarrezko domina bat eskuratu zuten.
Aulki Mugikorreko Euskadiko Txapelketa jokatu zuen pasa den asteburuan Santiagotarrakeko infantil taldeak, Legutianon zehazki. Ia 70 txalupek hartu zuten ibaia, eta 200dik gora kirolari lehiatu ziren. Irundik 20 arraunlari abiatu ziren txapelketara, 8 txalupekin.
Orotara, hiru domina eskuratu dituzte bidasoarrek: urrezko bi eta zilarrezko bat. Hala, Ur Kirolak eta Donosti Arraun Lagunak taldeen aurretik sailkatu dira infantilak. Xabi Etxebeste, Alex Conde, Jon Ander Penas eta Julen Marandino lehenak izan ziren scull infantil modalitatean. Bestalde, Maitane Zapiain eta Ane Calvo ere lehenengo postuan sailkatzea lortu zuten. Amaitzeko, Irati Laguardia skiff infantilean zilarrezko domina eskuratu zuen.
Asteburuan dute infantilek hurrengo zita, Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketan. Kataluniako Banyoles herrian jokatuko dute, hilaren 21, 22 eta 23an zehazki.