Gaur hasiko dituzte entseguak Alarde Parekideko kideek
Lehena entseatzen Santiago konpainia izango da. 20:30tatik aurrera, Oiasso Museotik abiatuko dira.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2019/06/28237797557_d49f7c24d4_c.jpg)
Alarde parekideak dena prest du hilaren 30erako. Datozen egunotan konpainia ezberdinek entsegu ugari egingo dituztela jakinarazi berri dute. Gaur bertan hasiko dira entseguekin, Santiago konpainia izango da lehena. 20:30tatik aurrera, Oiasso Museotik abiatuko dira.
Ondorengoa da entsegu guztien informazioa (ekaineko eguna, ordutegia eta lekua):
- Landetxa: 21, 23 eta 25ean, 20:00etan bizilagunen elkartean.
- Bidasoa: 20, 21 eta 24, 20:00etan, Palmera Monteron.
- Olaberria: 19 (19:30ean), 21 eta 24an (20:00etan), Willy ostatuan.
- Ama Xantalen: 20, 21 eta 24, 20:30ean, Peña kalean.
- Lapitze: 19, 21 eta 25, 20:00etan, Pio XII plazan.
- Anaka: 19 eta 26, 20:30ean, Txanaleta plazan.
- Santiago: 18, 20 eta 24an, 20:30ean, Oiasso museoan.
- Danborrada: 27an, 21:00etan, Peña kalean.
- Banda eta Danborrada: 29an, 20:00etan, Peña kalean.
Informazio gehiago, webgune honetan.