BAT-eko neskak beste urte batez Ohorezko Mailan
BATgirls-ek denboraldiko helburua bete dute, mailari eustea lortu dute azkenean. Pasa den asteburuan Ohorezko Mailan mantentzeko lehia bizia izan zuten neskek Madrilen.
BATgirls-ek denboraldiko helburua bete dute, mailari eustea lortu dute azkenean. Pasa den asteburuan Ohorezko Mailan mantentzeko lehia bizia izan zuten neskek Madrilen; lesioengatik zenbait kirolarik parte hartu ez arren, jardunaldi oparoa izan zuten bidasoarrek. Hala, seigarren sailkatu dira maila eusteko azken jardunaldian, eta sailkapen nagusian 14. postuan geratu dira; puntu bakar batengatik lortu dute Ohorezko Mailan mantentzeko txartela.
Clara Viañas izan da asteburuko kirolaririk onena. Lehen postua eskuratu zuen 3000 metro proban, 10’24”88-ko markarekin. Bestalde, Maider Rekondok (disko jaurtiketa) eta Malen Ruiz de Azuak (salto hirukoitz) zilarrezko domina bana eskuratu dute.
Emakumezkoen taldeak maila mantentzea lortu duen arren, mutilek ez dute Ohorezko Mailara igotzeko aukerarik izan. Zazpigarren postua eskuratu dute, hortaz, beste urte batez Lehen Mailan lehiatzen ariko dira.