50 urteko historia, erakusketa batean
800dik gora argazki ikusgai izango dira, dozenaka kamiseta, domina, idatzi eta bideoz gain.
Txingudi Errugbi Taldearen mende erdiko historia erakusketa batean laburbildu dute. ‘Txingudi Rugby Taldea, 50 urte’ erakusketa zabalduko dute gaur Amaia Kultur Zentroan, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da, eta asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jai egunetan 11:30tatik 13:30tara bisitatzeko aukera izango da.
“Urteurrenaren helburu nagusia errugbia Bidasoa aldean zabaltzea da. Horretarako ere baliatu nahi dugu erakusketa, 50 urtetan lortutakoak erakusten ditu, ez bakarrik dominak eta irabazitako txapelketak, baizik eta klubetik pasa diren milaka pertsonak ere”, adierazi dute klubetik. Hala, 800dik gora argazki ikusgai izango dira, dozenaka kamiseta, domina, idatzi eta bideoz gain.