Astelehenean irekiko dituzte San Martzial-Txingudiko igerilekuak
Udaletik jakinarazi berri dutenez, egunero 11:00etatik 20:00etara erabilgarri izango dira, San Martzial egunean izan ezik (hilak 30).
Uda iristear da Irungo San Martzial-Txingudiko igerileku publikoetara. Datorren astelehenean (hilak 17) irekiko dituzte, eta irailaren 15era bitarte zabalik izango dira. Udaletik jakinarazi berri dutenez, egunero 11:00etatik 20:00etara erabilgarri izango dira, San Martzial egunean izan ezik (hilak 30).
18 urtetik gorakoek 6,75 euro ordaindu beharko dituzte egun bakoitzeko (hiriko kiroldegietako bazkideek 5,40), 14-18 urte bitartekoek 4,50 (bazkideek 3,60), 3-13 urte bitartekoek 3,50 (bazkideek 2,80), 3 urtetik beherakoek doan, taldeek 3,20 euro eta jubilatuek, langabezian daudenek eta aniztasun funtzionala duten herritarrek 4,50 euro (bazkideek 3,60).
Gainera, egun erdiko sarrera ere eskuragarri izango dute irundarrek Hala, 18 urte gorakoek 3,40 (bazkideek 2,70), 14-18 urte bitartekoek 2,25 (bazkideek 1,809, 3-13 urte bitartekoek 1,74 (bazkideek 1,40), 3 urtetik beherakoek doan, taldeek 1,60 euro eta jubilatuek, langabezian daudenek eta aniztasun funtzionala dutenek 2,25 euro (bazkideek 1,80).
Era berean, 5 sarrerako zein denboraldi osoko bonuak ere eskuratzeko aukera izango da. Informazio guztia, webgune honetan.