Larunbatean eratuko da Udalbatza berria
Aurrena zinegotziek kargu hartuko dute eta ondoren aukeratuko dute alkateaAurrena zinegotziek kargu hartuko dute eta ondoren aukeratuko dute alkatea
Larunbatean, hilak 15, hartuko dute kargua maiatzaren 26ko hauteskundeetan herritarrek aukeratuko hamazazpi ordezkariek. Goizeko hamaiketan hasiko da Udalbatza berria eratzeko osoko bilkura, 2019-2023 agintaldiko lehenengoa.
Protokoloak ezartzen duen bezala, aurrena adin mahaia osatuko da. Jarraian, egiaztagiriak frogatuko dituzte, zinegotzi kargu hartze ekitaldiaren aurretik. Hamazazpitik hautetsietatik hamarrek errepikatu egingo dute. Lehen agintaldia izango da, ordea, zazpirentzat: Silvia Emazabel (EAJ), Lupe Queiruga, Estitxu Urtizberea eta Aitzol Arroyo (Abotsanitz), Noemi Odriozola (PSE-EE), eta Xabier Isasi eta Xabi Bengoetxea (EH Bildu).
Saioko laugarren puntua Udalbatza osatzea izango da, eta behin osatuta, alkatea aukeratzea izango da zinegotzi berrien lehen eginkizuna. Hauteskundeetan EAJ-k gehiengo absolutua lortu zuenez, Txomin Sagarzazuk errepikatuko du alkate bezala.
Karguaren jabetza hartzearekin bukatuko da larunbateko plenoa. Horrekin, eta taldeko argazkiarekin, noski.
Hondarribiko 17 zinegotziak