Irungo Errugbi Eguna, Txingudi taldearen 50 urteak ospatzeko
Datorren larunbatean (hilak 15) errugbiak hiriko kaleak hartuko ditu. Egun osoko egitarau zabala prestatu du taldeak.
Aurten 50 urte beteko ditu Txingudi Errugbi Taldeak. Mende erdiko ibilbidea behar bezala ospatzeko, errugbia kalera ateratzen ari dira taldeko kirolari eta kideak. Azken hilabeteotan kirol jarduera ugari egin dituzte eskualdeko bi udalerrietan, eta datorren asteburuan berriz, festa handia egingo dute Irunen; larunbaterako (hilak 15) Irungo Errugbi Eguna antolatu dute. Adin tarte guztietako irundarrek aukera izango dute ekitaldi eta ekintza guztietan parte hartzeko. Ondorengoa da larunbateko egitaraua:
- 10:00-13:30: 10-12 urte azpikoen jardunaldia Plaiaundin.
- 13:00: Sari banaketa
- 13:30: Hirugarren denbora.
- 16:00: Kalejira Plaiaunditik Moskura.
- 18:00: Errugbi jaia (txosnak, puzgarriak, denda…).
- 19:00: The Induction (kontzertua).
- 20:00: Patxuko Nice (kontzertua).
- 22:00: Koipunk
- 23:00: DJ-ak.