Asteburu oparoa Santiagotarrakeko piraguistentzat
Taldekako bigarren postuaz gain, bederatzi domina irabazi dituzte eskualdeko kirolariek Eslalomeko Euskadiko Txapelketan.
Joan den asteburuan Santiagotarrakeko kirolariak Eslalomeko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten. Orotara, 16 piraguista lehiatu ziren Pabeko kanalean. Taldekako bigarren postua eskuratzeaz gain, bederatzi dominarekin bueltatu dira eskualdeko kirolariak.
Urko Zabaletak (K1 beteranoak), Hasier Rodriguezek (K 1 senior patruiletan), Mikel Altunak (K 1 senior patruiletan) eta Jon Iribarrenek (K 1 senior patruiletan) urrezko domina bana irabazi dute. Zilarrak berriz, Hasier Rodriguez (C1 kadete), Maialen Olasok (K1 kadete), Itxaso Garcia (K1 kadete) eta Hiart Gaztelumendiren (K1 kadete) eskutik heldu dira. Amaitzeko, Haritz Azanza (K1 kadete), Xabi Manterola (K1 beterano) eta Mikel Ormazabalek (C1 senior) hirugarren postuan sailkatzea lortu dute, brontzezko domina eskuratuz.
Bestalde, nazioarteko mailan lehiatzeko txartela eskuratu dute Ander Elosegi, Joan Crespo eta Klara Olazabalek. Dagoeneko Londresen daude, datorren asteburuko Eslalomeko Munduko Koparen lehenengo proba prestatzeko.