12.000 bisitaritik gora Bioterran
Bioterra azokaren antolatzaileek nabarmendu dute bisitarien %80 Gipuzkoatik iritsi dela, baina gero eta gehiago direla kanpotik etortzen direnak.
Asteburuan egin da Ficoban Bioterra azoka, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka. Datu oso esanguratsuak utzi ditu, gainera. Ficobako iturrietatik adierazi dutenez, 12.462 izan dira erakustazokak bildu dituen bisitariak Bioterrra bitartean. Horiek, 160 erakusketariren eskaintza ezagutu dute, “ago zapore bikaina utzi du”.
Bisitari gehienak, %80, gipuzkoarrak izan dira, baina antolatzaileek jakinarazi dute gero eta gehiago direla Bizkai, Araba edo Frantziako Estatutik datozenak. Bisitak bakarrik ez. 3.000 kidek era aktiboan parte hartu dute Bioterraren barruan antolatutako hitzaldi, tailer, erakustaldi edo bestelako jardueretan.