'Batxilergoaren ostean zer?' galderari erantzuna bilatuko diote gazte irundarrek
Egungo gaztetxoek ikasketen ostean dituzten aukera eta zailtasunen inguruan arituko dira datorren hilaren 11 eta 12an Palmera Monteron.
Irungo Udaleko Gazteria sailak Gazteartean Konekta zerbitzuaren barruko ‘Batxilergoaren ostean, zer?’ jardunaldiak antolatu ditu. Datorren hilaren 11 eta 12an izango dira, Palmera Montero Gunean. Bertan, egungo gazte irundarrek ikasketen ostean zein pauso eman ikasiko dute, euren esperientziak elkarbanatzeaz gain.
Udalaren eta hiriko gazteen arteko kontaktua erraztea du helburu programak. Hala, azken urtean Nerea Igarzabal eta Eva Sanchez gazteen eta udalaren arteko bitartekari lanak egin dituzte, bilera ugari egin ostean. Bilera guzti horietatik, gazteen kezka nagusia ikasketen osteko garai horiek direla ondorioztatu dute. Hala, mahai inguru eta bilera ugari egingo dituzte gazteek hilaren 11 eta 12an, bi saiotan: 11:30tatik 14:00etara eta 15:30tatik 17:30tara.
Jardunaldiak irekiak izango direla jakinarazi dute udaletik, hortaz, gazte irundar guztiek aukera izango dute parte hartzeko. Ondorengo irudian egitarau osoa: