Kasino Zaharrekoen bidaia Burgosera

Hilaren 14tik 16ra Burgos probintziara (Gaztela-Leon, Espainia) bidaia egingo du Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak. Burgos hiriburua, Atapuerca eta Bureba eskualdea bisitatuko dituzte, besteak beste.

Prezioa 175 eurokoa izango da bi oheko logelan eta 224 eurokoa banakakoan. Ostatu hartzeaz gain, autobusa, bisita gidatuak, eta otordu guztiak sartzen dira prezioan.

Izena eman nahi dutenek astelehen, asteazken eta ostiralean egin dezakete, Kasino Zaharreko bulegoko ordutegian: 10.30etik 12.00etara. Aurretik, ordainketa egin behar da Laboral Kutxako honako kontu korrontean: 3035 0049 06 0490040083. Pertsona bakoitzak gehienez bi lagunentzako lekua har dezake.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.