Hamaika kirol modalitate probatzeko aukera izango dute hiriko gaztetxoek
Udararako kirol programa zabala prestatu dute hiriko klubek. Orotara, 20 modalitate baino gehiago eskainiko dituzte.
Udako kirol jardueren kanpainarako dena prest dute hiriko taldeek. Irungo Udaleko Kirol saileko ordezkari Pedro Alegrek, hiriko kluben ordezkariekin batera, udako programaren berri eman du gaur goizean San Martzial Txingudi kirol gunean. Orotara, 20 kirol modalitate praktikatzeko aukera izango dute 3-16 urte bitarteko irundarrek, uztaila eta abuztuan zehar.
Dozenaka ikastaro antolatu dituzte klubek, egitarau zabala prestatu dute; 23 kirol modalitate eskainiko dituzte hiriko 14 kirol taldek. Ondorengoa da talde bakoitzak eskainiko dituen ikastaroak.
- Santiagotarrak: Arraun, piraguismo eta Stand Up Paddle ikastaroak.
- Leka Enea: mahai teniseko ikastaroak Sonia Etxezarreta teknifikazio zentroan.
- Bidasoa: eskubaloi ikastaroak Artalekun.
- Central Surf Eskola: Hendaiako hondartzan surf ikastaroak.
- Club Hipico Jaizubia: pony eta zaldi ikastaroak.
- Real Union, Mariño, Behobia, Landetxa eta Dunboa Eguzki: futbol ikastaroak.
- Bidasoa Atletiko Taldea: Plaiaundiko kirol instalazioetan ikastaroak egingo dituzte.
- Bidasoa XXI: igeriketa, cyclo indoor eta zunba ikastaroak Artalekun eta Azken Portun.
- Badia TP: San Martzial Txingudiko pista berrietan tenis ikastaroak.
- Padel Indoor Bidasoa: padel ikastaroak San Martzial Txingudin eta klubaren instalazioetan.
- Txingudi Rugby Club: Plaiaundin errugbi ikastaroak.
- A.D. Irunesa: gimnasia erritmiko ikastaroak Azken Portun.
- Lur Alai squash kluba: squas ikastaroak Artalekun.
- Erroibide: saskibaloi ikastaroak Azken Portun.