Irun eta Oiartzungo trikitilariek saio berezia eskainiko dute
Irungo Kontserbatorioko eta Auntxa Trikitixa eskolaren arteko elkartruke jaialdia egingo dute datorren igandean (hilak 9), Kontzejupean.
Irun eta Oiartzungo trikitilariak elkartuko dira datorren igandean (hilak 9) Oiartzunen. Irungo Kontserbatorioko eta Auntxa Trikitixa eskolaren arteko elkartruke jaialdia egingo dute, Kontzejupean. Bertan, bi eskoletako trikitilariek Korrontzi, Kepa Junkera, Gozategi, Laja, Esne Beltza edo Flaco Jimenezen abestiez gain, betidanik musikariek eskaini dituzten fandango eta arin-arinak eskainiko dituzte.
Trikiti eta panderoekin batera, biolina, bateria eta perkusioa bezalako instrumentuak joko dituzte ikasleek. Gainera, pasodobleak, polkak edo kunbiak dantzatzeko aukera ere izango dute bertaratutakoek. Emanaldia, 12:00etan hasiko dute.