Bidasoko eta Urola Kostako enpresa sortzaileek esperientziak trukatu dituzte
Orotara, bi topaketa egin dituzte. Lehena, apirilean izan zen, Zarautzen. Bigarrena berriz, atzo egin zuten, Irun Factoryn.
Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik-en bitartez, ‘Networking, industria sortzailea Bidasoa-Urola Kosta’ jardunaldiak egin dituzte. Bidasoko eta Urola Kostako industria sortzaileetan eta haiekin lotutako sektore ekonomikoetan dabiltzan artistak, profesionalak eta enpresak elkartzea izan dute helburu gisa jardunaldiek. Hala, networking-a lantzeko eta lankidetza proiektuak garatzeko aukera berriak identifikatu dituzte.
Orotara, bi topaketa egin dituzte. Lehena, apirilean izan zen, Zarautzen. Bigarrena berriz, atzo egin zuten, Irun Factoryn. Oraingo honetan, Urola Kostako sei proiektu aurkeztu dituzte, bereziki argazkigintza, diseinu grafikoa, zinema, musika, komikia eta moda bezalako sektoreetakoak.
Mintzaldiaren ostean, enpresa guztiek esperientziak partekatu dituzte, etorkizuneko elkarlanari begira. Parte hartzaileek positiboki baloratu dituzte jardunaldiak, aukera oso egokia izan dela negozio aukera berriak ezagutzeko.