Lehen mailako ehunka produktu, Basquisite azokaren astebururako proposamena
BasQuisite azokaren bigarren edizioak Ficoba hartuko du datorren asteburuan.
BasQuisite azokaren bigarren edizioak Ficoba hartuko du datorren asteburuan. Euskal Herriko eta bestelako herrialdeetatik iritsitako ehun ekoizle baino gehiago bilduko dira. Denek, lehen mailako produktuak eskainiko dituzte, premium delakoak (1.000tik gora). Elikagaien postuek 4.000 metro koadroko eremua okupatuko dute.
Produktuak dastatu eta erosteko aukeraz gain, BasQuisite Jardunaldiak ere antolatu dituzte. Ostalaritzako lau adituk sektorearekin lotutako hitzaldi interesgarriak eskainiko dituzte, 10:00etatik 13:00ak bitarte. Era berean, Artisau Garagardoaren Kongresu bat ere egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Edgar Rodriguez sommelierrak La cerveza y sus maridajes izeneko txostena aurkeztuko du Ordubete atsedenaldiaren ostean, Euskal Garagardo Elkartea Basque Beer-en lehendakariarekin, Zapiain banatzailearen eta Irungo Boulebard Garagardotegiko jabearekin mahai ingurua egingo dute.