Aldaketaren buru izateko asmoa berretsi du Iridoyk
PSE-EEren lau hamarkadako gobernua "agortutzat" jotzen du Iridoyk, eta ezberdinen arteko akordioetara heltzeko garaia iritsi dela uste du jeltzaleak.
Antxeta Irratiari egindako adierazpenen arabera, EAJko alkategai Xabier Iridoyk aldaketaren buru izateko asmoa berretsi du. PSE-EEren lau hamarkadako gobernua “agortutzat” jotzen du Iridoyk, eta ezberdinen arteko akordioetara heltzeko garaia iritsi dela uste du jeltzaleak.
“Irunek aldaketa behar duela pentsatzen dugu, ezin dugu udaletxean daukagun gobernu eredu hori mantendu. Bidea eta norabidea aldatu behar da, aire berria sartu behar da udaletxean”, dio alkategaiak. Hala, Iridoyk datorren ekainaren 15eko udalbatzan bere burua alkate bezala aurkezteko aukera gero eta gertuago dago.