AECC Gipuzkoak tabakoaren aurkako kanpaina egingo du Zabaltza plazan
AECC Gipuzkoa elkarteko kideek eta Osakidetzako erizainek tabakoarekin lotutako zalantzak argituko dituzte.
Datorren ostiraleko (hilak 31) Tabakoaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, AECC Gipuzkoa Minbiziaren Aurkako Elkarteak informazio kanpaina egingo du Irunen. Osakidetzako erizainekin batera erretzeari utzi nahi diotenei eskaintzen dizkieten doako zerbitzuen berri emango dute. Zabaltza plazan izango da.
Tabakoarekin lotutako zalantzak argituko dituzte. Gainera, kooximetriako proba egiteko aukera izango dela diote elkartetik. Oraindik tabakoa osasun publikoko arazo handienetako bat dela gogoratu dute; gipuzkoarren %20ak erretzen du.