Ostegunean festak eztanda egingo du Anaka-Puianan
Auzoko jaiei hasiera emango diete datorren ostegunean (hilak 30). Astelehenera (ekainak 3) bitarte dozenaka ekitaldi izango dira, adin tarte guztietako herritarrentzat.
Datorren asteburuan festak Anaka-Puinako kaleak hartuko ditu. Auzoko 2019ko jaiei hasiera emango diete datorren ostegunean (hilak 30) eta astelehenera (ekainak 3) bitarte dozenaka ekitaldi izango dira, adin tarte guztietako herritarrentzat. Honakoa da egitarau osoa:
- Maiatzak 30 (osteguna):
- 17:30: ‘Auzoaren jatorria’ hitzaldia eta merienda egingo dute, Puianako adinekoen gunean.
- 19:00: Urtean zehar auzo elkartean antolatutako ikastaroetan egindako lanak ikusgai egongo dira elkartearen egoitzan.
- Maiatzak 31 (ostirala):
- 17:00:Umeen Margo Lehiaketa, elkartearen egoitzan. Ondoren, jokoak nerabeentzat, Hirubide eskolan.
- 19:00: Jaien hasiera ofiziala egingo dute (frontoitik hasita auzoko kaleetan zehar erraldoiak eta buruhandiak ibiliko dira).
- 21:30: Slim Fit, We eta Artefacto taldeek kontzertua eskainiko dute.
- Ekainak 1 (larunbata):
- 10:00: 3 x 3 basket txapelketa (Erroibide Klubak antolatuta).
- 12:00: Euskal dantzak, Eraiki Dantza Taldearen eskutik.
- 14:00: Herri bazkaria (helduen menua 22 euro, umeena 10).
- 18:00: Batukada auzoan zehar Zozongo taldearekin.
- 20:00: Berbena Ibai Beriak orkestrarekin (Embajador Aristegi enparantzan).
- 00:00: I. Anaka Remeber (musika kontzertua).
- Ekainak 2 (igandea):
- 09:00: Txistularien Udal Banda auzoko kaleetan barrena.
- 10:00: Patata tortilla lehiaketa, auzo elkartean.
- 11:30: Auntxa Trikitixa Eskola eta Kontserbatorioko trikitixa talldea auzoko kaleetan zehar ibiliko da.
- 12:30: Topa txapelketa, Mariño taberna aurrean.
- 12:30: Bandaren kontzertua, Embajador Aristegi enparantzan.
- 16:30: Umeentzako jokoak, musika eta dantza Lekim pailazoarekin.
- 18:00: Txokolatada Caser egoitzak eta Aukera elektroteknikak antolatuta.
- 18:30: Dantza erakustaldia Irungo akademia ezberdinen eskutik.
- Ekainak 3 (astelehena): Umeen eguna izango da.