Ia auzo guztietan irabazi du PSE-EE taldeak
PSE-EEren hegemoniarekin haustea lortu du EAJk, baina soilik bi auzotan.
Irungo Udalaren webguneak atzoko udal hauteskundek auzoz auzo utzitako emaitzak argitaratu berri ditu. 2015ean auzo guztietan irabazi zuten sozialistek, aurten ordea ez. Alde zaharrean PSE-EEk baino 30 boto gehiago jaso du EAJk, eta Santiago-Beraun inguruan ere jeltzaleak gailendu dira (sozialistek baino 36 boto gehiago jaso dituzte). Dunboan ere gertu egon arren, ezinezko izan da. Santanoren zerrendak jeltzaleek baino 2 boto gehiago jaso dituzte bertan.
Honakoak izan ziren, auzoz auzo, atzoko udal hauteskundeek utzitako emaitzak (Irungo Udaleko webguneko grafikoa da). Koadroa hobeto ikusteko sartu lotura honetan.